8 pertsona
8 erronka

Aplikazio honen bidez, eguneroko inpaktua isil-isilik nola hobetu ikasiko duzu

Bideoa ikusi

Ilustración de mujer

Zure bizitzan integratzen den kontsumo kontzienteko lehen mugikorrerako aplikazioa gara, mundua isil-isilik hobetu dezazun.

Benetako aldaketa lortzeko, enpresentzako bertsio bat ere diseinatu dugu.

Inplikatu zure langileak zure jasangarritasun-estrategian edo enpresaren erantzukizun sozialean; egin partaide beren bizitza pertsonalean izaniko aldaketen bidez, eta enpresak mundu hobea sortzeko egiten duen guztiaren berri emanez.

Ilustración de 4 personas alzando los brazos

74%

Infografia porcentaje 74

GU BIOK BEZALAKOXE PERTSONAK
(Klima-aldaketak kezkatzen ditu, baina ez dituzte aldatzen ohiturak).

70%

ERAGINKORTASUNA
(8 erronka osatzen dituzte 80 egunean).

85%

Infografia porcentaje 85

TXIP ALDAKETA
(80 egunen ondoren, erronka gehiago planteatzen jarraitzen dute).

Mundua hobetu nahi baduzu, egin dezakezu. Zeure esku dago. Egiten duzun keinu txiki bakoitzarekin, hartzen duzun erabaki txiki bakoitzarekin.

Eta, hartutako bidearekin batera, beste batzuek ere laguntzen dute hobekuntza isil handi horretan.

Hala ere, kontua ez muturreko joerak izatea, ezta inposaketarik ezartzea ere, baizik eta gure inguruneaz jabetzea eta ikustea zer-nola hobetu dezakegun, norbanakoaren eta taldearen erantzukizunak eta koherentzia baliatuta.

Frustraziorik gabe, bakarrik jardun gabe. Prozesuan elkarri lagunduz eta elkarrekin ikasiz. Gure balioei balioa emanez.

Muturreko joerarik gabe, lehiatu gabe, zure martxan eta zeure balioekin. Deskargatu mugikorrerako aplikazioa eta, isil-isilik, hobetu mundua.

App Store Google Play