Nola funtzionatzen du?

Erronkak

Erronketan pentsatzen dugunean, itolarria sortu ohi zaigu. Beldurra sentitzen dugu, ez ote garen gai izango.

Hori gertatzearen arrazoia zera da, beti helburu zailak ipintzen ditugula, eta ingurukoak gure lana epaitzen aritzen direla.

Actueighten, ordea, badakigu zein den gakoa: urratsez urrats joatea. Gure asmoa ikastea eta autorrealizazioa da, ez beste ezer. Izan ere, barne-aurrerapen bati ekitea da kontua.

Horrexegatik uste dugu erronka txikien poderioz zerbait aldatuko dela zugan betiko. Egun horretatik aurrera, ahalegin txikiarekin onduko dituzu zure kontsumoak eta ohiturak, eta, beraz, mundua hobetuko duzu (isil-isilik).

Ongi etorri keinu txikien iraultza honetara.

Inor ez da geratzen atzean!

Ekin bideari!

Inor ez da geratzen atzean!

Hemen ez dago “hutsik”: aldatzea izugarri kostatzen zaigu, eta ohitura berri bat hartzea uste duzuna baino askoz zailagoa da. Jokatu malgutasunez, eta izan onbera zeure buruarekin. Inork ez zaitu epaitzen!

Sentitu libre zure babesa emateko, baina baita jasotzeko ere: gogoratu 8 pertsona “inperfektuz” osatutako talde bateko kide zarela, eta epaiketa negatiboen aurkako babesleku bat eraikitzen ari zaretela elkarrekin.

Sherpak

actueight aktibista bihurtzeko prozesuan lagunduko dizueten pertsonak edo jokalari ohiak dira! Zuen bidean gidatuko zaituztete, eta beti egongo dira animatzeko, motibatzeko eta ulertzeko prest. Eta, noski, zuen ondoan izango dira edozein zalantza argitzeko.

Gainera, jokoa amaitzen duzuenean, jarrai dezakezue zure konpromisoarekin beste norbaiten sherpa izanda.

Lekukotzak

Muturreko joerarik gabe, lehiatu gabe, zure martxan eta zeure balioekin.

App Store Google Play