Guri buruz
“Gutako bakoitzak motibazio- eta inspirazio-iturri desberdinak ditu. Eta, hala ere, zaila da ulertzea ez diogula heldu behar hunkitzen gaituen guztiari. Emazteari esker, ulertu nuen hamaikatxo arlo daudela esku hartzeko; haietako batzuk erakargarriago egiten zaizkigu batzuoi, beste batzuk, berriz, interes handiagoa pizten diete beste batzuei... Interesgarriena zera da, jakitea zerk eragiten digun eta zer egin dezakegun benetan laguntzeko”.
Iñigo Benedicto
Iñigo Benedicto naiz, eta 2009ra arte ohiko kontsumitzaile estandarra izan nintzen. Urte hartan, klimaren enegarren gailurrak porrot egin zuen, eta krisi ekonomikoak jendearengan eragindako sufrimendua sentitu nuen. Baina ez nekien neure buruari egingo niola aurre. Azken finean, nire kexa-iturri ziren politikari eta enpresariek bezainbeste egiten nuen: EZERTXO ERE EZ. Eta, kritikatzen jarraitu beharrean, erabaki nuen nire eguneroko erabakiekin hastea.
Nire balio pertsonalak kontuan hartuta, funtzionatzeko modu bat bilatu nuen, eta identifikaturik sentitzen nintzen entitate eta produktuekin lerrokatzera jo nuen. Eta, akatsez eta neke pertsonalez jositako prozesu horretan, erantzukizunaren eta adeitasunaren arteko oreka ikasi nuen. Batetik, sentitu nuen aldaketa bat eragin dezakeen inurritxo bat nintzela, eta, bestetik, neure burua onartzen eta neure burua muga eta guzti maitatzen ikasi nuen. Eta, batez ere, ohartu nintzen zeinen oker nenbilen beste pertsona batzuk inplikatzeko orduan..
Kini, Asun eta Ruth nire adiskideekin, besteen erritmoa errespetatzen ikasi nuen, baita gure eguneroko bizitzako zailtasun pertsonalak eta haien baldintzatzaile ugariak onartzen ere. Kontua ekitea baita, baina norberarekiko ulermena eta onginahia abiapuntu hartuta. Eta, zergatik ez? Baita dibertsioa ere.
Halaxe bururatu zitzaidan Actueight. Deskubritu nuen sekulako indarra daukatela jokoak, adeitasunak eta errespetuak.
Bi urte eman genituen Actueight diseinatzen, zu aplikazio honen ardatz izan zaitezen. Zure arazoekin, ordaintzeke dituzun fakturekin eta egunean zehar egiten dituzun hamaikatxo gauzarekin. Eta kontu honetan funtsezkoena dena: hori lortzeko modurik onena taldean jardutea da, lehiarik gabe eta muturreko jarrerarik gabe. Perfekziorik gabe, inor epaitu gabe eta eztabaida antzurik gabe. Zure balioekin, zeure martxan eta zure ekintzekin.